XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONDORIOAK IHARDUTZE HELBURUEN ELKARKETA ETA ORDENAMENDUA.

14. Egoera erreal edo fiktizioen aurrean eta erregresiozuzenen bidez edo / eta korrelazio linealaren koefiziente bidez, egoera interpretatu.

- Ondoko iharduerak burutu (IK): Proposatzen diren ONDORIOAK irakurri: ONDORIOAK Ezer esan baino lehen, hemen egin diren ariketak fiktizioak direla esan nahi dizut, zeren estatistikan hola baino askoz balio gehiagorekin egiten bait da lana.

Banaketa bidimentsional baten azken ondorioak ematea, zuretzat puntu-hodei bat marraztea da, eta honen bidez ezein motatako dependentziarik ba ote den aurresatea.

Puntu-hodeia gutxi gorabehera lerrozuzena bada, erregresio-zuzenen bidez doitzea metodo grafikoa erabiliz, eta korrelazio-koefizientearen lehen estimazio bat egitea.

Korrelazio-koefizientea edo artean badago, erregresio-zuzenak kalkulatu, estimazioak egin ahal izateko.

Banaketa bidimentsionaletik edo erregresio-zuzenetatik abiatuz beti eman behar den korrelazio linealaren koefizientea kalkulatu, ondorioak ateratzen dituenak bere interpretazio propioa egin dezan helburuarekin.

Ondorio gehiago idazteko eman beharko liratekeen urratsak adierazi.